Badatoz lau urte beltz

Patxi Lopez - Lisergia cc
Patxi Lopez - Lisergia cc

Patxi Lopezen gobernuak 100 egun bete ditu. Lehen aldiz, Euskal Autonomi Erkidegoan, bertako biztanleria fideltasunez ordezkatzen ez duen parlamentuaren egituraketa bat dugu, eta partidu nazionalista espainolek (PSE eta PP) aukera baliatu nahi izan dute haien legea errotik inposatzeko. Esan dute kalea “herritar libreena” dela eta “biolentoei” aurka egingo dietela “ETA goratzen duten kartel eta pintadak” debekatuz eta kenduz. “Biolentzia deslegitimatzeko bide guztiak” urratuko dituztela jakin arazi du lehendakariak, orain arteko “onarpenarekin” amaitzeko. Diskurtso hori bera errepikatu zuen lehendakariak atzoko 100 egunen balorazioan.

Uda honetan, esana beteta, sekulakoak eta bi bizi izan dira hainbat herritan. Festetan pankartak kentzea, presoen argazkiak erakustea ekiditea eta halakoak arrunt bihurtu dira Euskal Herrian. Nolabait esateko ezker abertzalearen aurkako gurutzada bat hasi dute nazionalista espainolek. Orain dela gutxi gertatu dena kontuan izanda ezin ahaztu Iruñeko bi tabernen jabeak. Haien lokalean presoen argazkiak edukitzeagatik Audientzia Nazionalera joan beharko dute deklaratzera-eta.

Baten bati entzuna diot, “noski, ezin dute nahi dutena egin esparru publikoetan. Pintadak egitea eta pankartak jartzea inposaketa bat da”. Beno hasteko, esparru pribatuan sartzea bera da oso grabea. Norbere esparru pribatuan edozeini adieraz diezaioke elkartasuna eta nahi duena aldarrika dezake, eta Patxi Lopezen gobernuak hasteko printzipio hau urratu du. Bestalde presoen aldeko pintadak egitea edo pankartak jartzea ez da biolentzia goratzea inolaz ere. Elkartasuna ez da delitua; ez esparru pribatuan, ez publikoan. Delitu kontsideratu ahal izango da pintada bat den neurrian, baina ez terrorismoa goratzea eta abar…

Ertzaintza lanean - Jaume d'urgell cc
Ertzaintza lanean - Jaume d'urgell cc

Argi ditzagun kontuak. Patxik dio kaleetatik ETAren aldeko zantzu guztiak ezabatu nahi dituztela, beraz, haien helburua, teorikoki bederen, ETA goratzen duten pintadak eta pankartak kentzea da. “Euskal Presoak Euskal Herrira” leloa duen bandera edukitzea terrorismoa goratzea da? Herriko presoren baten argazkia ipintzea terrorismoa goratzea da? Ez daitezela etorri gezurrekin iseka egitera, haiek nahi dutena da herriaren zati bat zanpatu eta arbuiatu, eurak boterean mantentzeko.

Eta Euskal Herriak demokratikoki erabakitzen duena onartzea, proiektu politiko guztiak gauzagarri izatea, identitateak onartzea hain zaila al da? Benetan konpondu nahi al da “euskal gatazka” delakoa. Ala soilik garaile nahi dute atera abertzaleon ametsak zapuztuz? Haien helburua honekin amaitzea da ala nola-hala español izatera behartzen jarraitzea?

Patxi Lopez Ajuria Enen da, eta lau urte beltz dauzkagu aurretik. Lau urte errepresioz beteak, lau urte ETAren ekintza armatuak pairatzen, lau urte betiko zurrunbiloan…

Ekaitz Sirvent-en argazkia erakusten ertzainei
Ekaitz Sirvent-en argazkia erakusten ertzainei

Ekaitza bainuontzi batean

6 pentsamendu “Badatoz lau urte beltz”-ri buruz

  • Txantxangorria 2009-08-15 10:05

    kartelen kontua gutxienekoa da (berak esaten duen bezala “simbolikoa”), garrantzitsuena “aldaketa” itxura ematea eta beste kontu garrantzitsuagotaz ez hitzegia da. 100 eguneko oporraldiaren ostean, hasiko al da beingoz Francisco Lopez “pachi”, lanean?

  • Bufff! Sustatura noa

  • Horra gure euskal igarleak datozen lau urteetarako egin duen iragarpena:

    “Patxi Lopez Ajuria Enen [sic] da, eta lau urte beltz dauzkagu aurretik. […] lau urte ETAren ekintza armatuak pairatzen…”

    Bai, zalantzarik gabe, Patxi Lopez izango da (nor bestela?) ETAren ekintza armatuen erantzulea. Are gehiago: atentatuei, “ETAren ekintzak” baino, “Patxi Lopezen ekintzak” esatea proposatzen dut nik.

    ps: Mendiaren euskal izena Gorbeia da.

  • Ni ez naiz igarlea… eta ez nuke nahi izan arazo psikiatriko ugari ekarriko bailidake honek. Jada nahiko b aditut.
    Nik artikulu honetan diot lau urte beltz datozkigula, eta hau diot, Lopezen gobernuak martxan jarritako gurutzada ikusita. Poliziaren jarrerari so atera dut konklusio hau.
    Ez dakit entzun duzun lehendakariak esan duena, baina BERAK eta ez NIK iragarri ditu horrelako beste lau urte; beste lau urte PPren eskutik, beste lau urte Presoen aldeko zantzu guztiak debekatuaz eta zigortuaz, beste lau urte haien soluzioekin, soluziorik gabe…
    ETAren biolentzia antzua dela deritzot nik, kontra nago, baina ez nago lopezen biolentziaren alde… Patxik ez du izango bizi dugun sufrimendu guztiaren errua, baina lehendakri den heinean, egoera konpontzeko erantzukizuna du. Eta bide hauetatik ez du lortuko.

  • […] Atzo egin zuen lehen 100 egunen balorazioa Patxi Lopez “lehendakariak”. Orain arte esandakoa errepikatu zuen; bla, bla bla… ez zen inolaz ere gidoitik atera, eta ez zuen esperantzarako biderik ireki. Nazionalista espainolek hartu dute Ajuria Enea, armadak Gorbeako tontorra hartzen duen eran. (+ ZUZEUn KLIKATU HEMEN) […]

  • Oier, lehenik eta behin, mila esker erantzuteagatik. ETAren eta Ezker Abertzale tradizionalaren aurkako artikulu eta iritzien uholde etengabe eta egonerokoaren aurrean, ulergarria (eta, ziur aski, onuragarria) da noizean behin zurearen moduko artikuluak agertzea, “beste bando”aren akatsak azpimarratu eta, horrela, balantza zertxobait orekatzeko. Baina halakoetan ere maiz erortzen gara gehiegikerietan, eta horixe salatu nahi nuen nire iruzkinean, besterik ez: datorren lau urtean ETAk ekintza armatuekin jarraitzen badu, ETA izango da horren erantzule bakarra, Ertzaintzaren gehiegikeria onartezinen erantzule bakarrak Gobernua(k) eta Ertzaintza bera diren bezalaxe. Bakoitzari berea.