‘Persepolis’ komikia 2.0 bertsioan

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

Duela egun batzuk hizpide izan genuen Zuzeun ‘Persepolis’ komiki arrakastatsua. Bada, Marjane Satrapiren baimenarekin, 1979an, Irango iraultzarekin hasten den istorio hau luzatu egin dute, eguneratu, hauteskundeen osteko ezinegona kontatzeko. Shina eta Payman dira egileak, exilioan dauden bi iraniar. The Guardian egunkari britaniarrak kontatzen duenaren arabera, proiektuaren (Persepolis 2.0) helburua, Iranen historia berriz ere errepikatzen ari dela zabaltzea da.

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.