Mladic ustezko genozidaren bila bazabiltza, hementxe dago

Karadzichttp://www.youtube.com/watch?v=zFRyExaIg2g

Lagunak, senitartekoak, haurrak… denak besarkatzen ditu Mladic-ek. Dantza ere polito egiten du, dena esan behar bada, eta abesten ere badaki.

Ez du zer ikusirik mediku naturistaren azalpean ezkutatzen zen Radovan Karadzic harekin. Mozorroa zeukan hark, luneta handiak eta bizarra handiago, atxilotu zutenean. Oroitzen?

Beste kontu bat da zergatik eta nola agertu diren irudiok orain.

Serbiak arazoak ditu Europar Batasunean sartzeko, beti eskatu baitzaio horretarako Mladic harrapatu behar duela lehenbizi.

Serbiako gobernuaren ordezkariek azkar erantzun dute irudiok duela zortzi urtekoak direla, gutxienez, ustezko genozida Slobodan Milosevic-ek babesten zuen garaikoak, alegia. Eta Europarekin batzearen aurka daudenek aireratu dituztela.

Batek jakin.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.