Txoko gipuzkoarrean

Txoko gipuzkoarrean –

Alkarbide ez da Eusko Alderdi Jeltzalearekin elkartzeko bide izanen, baina bidea Eusko Alderdi Jeltzalearekin batera urratzeko gogoa dutela begi-bistakoa da. Hain zuzen ere, gogo horrek deselkartu du Eusko Alkartasuna, azken hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzalearekin ez elkartzea erabaki zuenez geroztik. Erabaki ausarta izan ala erabaki ergela izan, ondorioak badakizkigu: Eusko Alkartasuna mapa politikotik ia-ia desagertu ez ezik, Eusko Alderdi Jeltzaleak boterea galdu du Gasteizen. Orain, Eusko Alkartasuna desagerpenaren atarira eraman duen politikan tematu nahi ez zutelako sortu dute, Gipuzkoan, Alkarbide. Sinesten diet EAJn bukatzeko asmorik ez dutela adierazten dutenean, baina etorkizun zaila dute beren txoko gipuzkoarrean. Aitaren etxe jeltzalean beti izanen da tokiren bat seme-alaba errebelatu sozialdemokratendako.

Txoko gipuzkoarrean

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.