Ipar Korea: sekretuak eta gezurrak.

Ipar Korea. Ezkutuko herria.
Ipar Korea. Ezkutuko herria.

2.007 eta 2.008 urteetan Tomas van Houtryve argazkilariak , Antoine Dreyfus kazetariarekin batera, Ipar Korean sartzea lortu zuen, bertan fabrika bat erosteko aitzakiaz, Europan txokolatearekin lana egiten zuten bi industri gizon zirela argudiatuta. Argazkilariak, mendebaldeko kamerek sekula erretratatu gabeko eszenak irudikatu ahal izan ditu, uneoro  gobernuaren ordezkarien begiradapean egon arren.

Ondorengo loturan, Frantziako VSD aldizkariak argitaratutako videoa duzue, non argazkilariak bertara sartzea eta lan egiteko beharrezko zuten konfidantza  nola lortu zuten kontatzen duen, eta zer topatu zuten bertan.

Hemen, Tomas van Houtryveren erreportaia ikus dezakezue.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.