Mario Bennedeti idazlearen egoerak hobera egin du

Mario Bennedeti idazle uruguaiarra
Mario Bennedeti idazle uruguaiarra

Besteak beste “Poemas de la oficina” eta “La Tregua” bezalako lanak argitaratu dituen idazle uruguaiarra, ospitaleratua izan zen duela hiru aste Montevideon hesteetako gaitz batek jota. Nahiz eta sartu zutenean egoera larrian aurkitu, medikuen esanetan hobera egin eta jada normaltasunez jaten hasia da. Impasa ospitaleak publiko egin duen txostenaren arabera, 88 urteko intelektual ospetsua buru-argi mantendu da egun hauetan zehar eta tratamenduari ezin hobe erantzun dio.

2008. urtearen hasieretatik osasun arazoekin dabil Bennedeti. Hala hesteetako arazoengatik, nola arnas arazo kronikoengatik hiru aldiz ingresatua izan da Impasa bertan. Lehen aldiz enterokolitis baten erruz izan zen, hurrengoan, sukar larri bat jasan zuen infekzio urinario bat zela-eta, azkena berriz deskonpentsazioak eraginda.

80 liburu baino gehiago kaleratu ditu autore uruguaiarrak; olerkigintzan, eleberrigintzan, ipuingintzan… Urte ugariz aritu izan zen kazetari gisa lanean, bai Montevideon (Marcha astekarian eta La Mañana egunkarian), bai erbesteko beste hainbat hebabidetan. Gainera ezaguna da Cubako iraultzarekin izan dituen harreman onengatik.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Mario Bennedeti idazlearen egoerak hobera egin du”-ri buruz